Euskaltzaindiaren urteko batzarra Beran egin zen

Amaia eta Ainhoa 2006ko urr. 19a, 16:52
Utzitako argazkiak

Urriaren 6an Euskaltzaindiak urteko batzarra egin zuen Beran. Urte guziz, Euskal Hizkuntzaren Akademiaren zuzendaritza Nafarroa Oinez egiten den herrian biltzen da, bere babesa emateko. Goizean, haien artean bildu ondotik, Labiaga ikastolako azpiegiturak bisitatu zituzten. Arratsaldean, agerraldi publikoa egin zuten Kultur Etxean. Euskaltzaindiaren ordezkariak Andres Urrutia eta Andres IƱigo izan ziren, Labiagakoak Maider Senper eta Joxean Oiz, udalaren izenean Jon Abril eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Patri Arburua aritu ziren solasean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun