Soriako kamioia Endarlatsako zubitik beheiti

Aitor AROTZENA 2006ko ira. 28a, 14:26

Bertzalde, irailaren 23an, Angel Rafael de Andres, 56 urteko kamioi gidari soriarra hil zen N-121A errepidean, Endarlatsako zubian izandako istripuan. Ezezagunak diren arrazoiengatik gidatzen zuen kamioia zubitik behera joan. Ibilgailuaren aitzineko aldea urean gelditu zen eta larrialdietarako zerbitzuek garabi baten laguntza behar izan zuten gorputza ateratzeko.

Soriako gidariak eskualdea aski ongi ezagutzen zuen, Lesakako Transportes Bidasoarentzat lanean aritu zen eta N-121Atik joan etorrian maiz ibiltzen zen lanerako. Jakinez lekua ezagutzen zuela eta, arrasta arrastorik ez izateak zalantzak sorrarazi ditu istripuaren zirkunstantziei buruz.

Istripuarengatik, trafikoa itxita egon zen 13:30etik 14:15era eta kamioia uretik ateratzeko 15:15etik 17:00etara. Ordu erdi beranduago trafikoa normaltasun osoz ibiltzen zen.

Bi heriotzak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte sindikatu ezberdinek, izan ere Nafarroan 20 langile hil dira aurten lan istripuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun