Naturaren emankortasuna agerian

Aitor AROTZENA 2006ko ira. 25a, 12:48
TTIPI TTAPA

Gutti izanen dira herrian uda hondarrean eta udazken hasieran onddo zama ederra etxera eraman ez dutenak. Iraila, batez ere, aski emankorra izan da eta kiloak eta kiloak bildu dituztenak izan dira. Guziak orri hauetan biltzea ezinezkoa denez, horien erakusgarri, Morronekobordako Benito Tainta eta Josu Vazquez aitatxi-bilobek hartutako lau ale ederrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun