Bi langileren kaleratzea salatuko du ELAk asteazkenean Berako Maderas Martinez lantegian

Aitor AROTZENA 2006ko ira. 5a, 09:53

Asteazken honetan, irailak 6, eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea eginen du ELA sindikatuak Berako Maderas Martinez lantegiaren aitzinean. ELAtik salatu dutenez, lantegian 10 eta 4 urte zeramatzaten bi langile kaleratu dituzte abuztuan, lan arriskuen prebentzio legea eta hitzarmena betetzea eskatzeagatik. ELA sindikatutik diotenez, “ez dugu onartzen eta ez dugu onartuko kaleratze hauek, inolako arrazoirik gabeak direlako eta eskatzen dugu langile hauek bere lanpostuetara bueltatzea”. Helburu horrekin eginen dute asteazkeneko elkarretaratzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun