“Bizia ateratzeko zituzten aukera eskasak aprobetxatu zituzten”

Aitor AROTZENA 2006ko abu. 1a, 16:48
Utzitako argazkiak

Rosa ARBURUA Liburuaren idazlea

Liburuan bildu dituzun istorio guzien artean, kontrabandoa, emigrazioa… zein da gehien hunkitu zaituena?

Ttikitatik entzunak nituen istorio horiek, baina bakoitzak bere ukipen berezia izan du. Guziek bere xarma berezia eta nere mirestea dute, ez nuke bat bereziko. Jende honek meritu handia du, dudarik gabe.

Bizimodua ateratzeko kanpora joan behar izan zuen belaunaldi baten kronika da liburua?

Familia handiak ziren, gerra ondotik zen, denentzako ez zuen lurrak ematen, fabrikarik ez zen. Gazte hauek espabilatu ziren, langile porrokatuak ziren, ausartak eta bizia aitzinera nolabaitere atera behar zuten. Aunitzek erran didate, ‘zer nahi zenuen egitea?’. Ez zuten bertze aterabiderik eta nonbait jokatu behar zen, ezin zuten geldirik egon. Jateko aukera handirik ez zuten, baina goserik ez omen zuten pasatu. Gero, bertze gauzetarako dirurik ez zuten, bizi berri bat hasteko ez zuten eta zeuden aukera eskasak aprobetxatu zituzten.

Laguntzarik izan duzu liburua egiterakoan?

Argitaratzeko dirua Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Udalbidek jarri dute. Liburua egiteko ate guziak irekiak izan ditut eta jendearekin aunitz solastu dut, argazkiak utzi dizkidate…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun