Kruz Mari hil da

Nerea ALTZURI 2006ko uzt. 31a, 13:54

Urte aunitzez herriko besta eta ospakizunetan, bere kideekin batera txistulari izan zen Kruz Mari. Abenduaren 3an Kruz Mari Bergara Matxikote zendu zen, 81 urterekin. Andresenea etxekoa, nekazaria, herriko alkate izana eta guziaren gainetik herriko txistularia, 1924ko maiatzaren 3an jaio zen. Guda Zibilaren ondotik, Jazinto eta Evaristo anaiekin hasieran eta Martin Ibarrolarekin gero, txistulari taldea osatu zuten, Alfonso Larralde atabalariarekin batera. 90. hamarkadatik txistulari gazteak batzen joan ziren taldera, Alfonsoren semea den Mattin Larralde atabalariarekin batera. 9 urte zeramakin bere ohiko jardunetik erretiratua, gurpildun aulkian, tronbosi kolpearen ondorioz eta hasieran aipatu bezala, abenduaren 3an utzi gintuen. Doluminak familiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun