Bai Euskarari Zozketan saritutakoak

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 28a, 16:48
ttipi-ttapa

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari Zozketa egin du. LBortziriak etxeko tresna dendak emandako MP3aren zenbaki saritua 00.085 izan zen eta Ekilur inprimategiak banatu zuen. Getariako Mikel Muñoari egokitu zaio. Etxalarko Herriko Ostatuan otordua, 11.067 zenbakiari egokitu zaio. Labiaga ikastolak banatu zuen ikasleen familien artean eta argazkian ageri den Maddalen Garbisuri egokitu zaio. HIgantziko Kuluxka Estetika Zentroak emandako masaje osoa eta aurpegiko tratamendua 10.152 zenbakiari egokitu zaio. Ostargi optikak banatu zuen eta Berako Edurne Mitxelenak eskuratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun