227 idazlan aurkeztu dira ipuin lehiaketan

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 28a, 16:47

Abenduaren 16an banatu ziren sariak Berako liburutegian

Iazko Bortzirietako haur eta gaztetxoen ipuin lehiaketan 227 ipuin aurkeztu ziren. Bertzeetan ez bezala, gai librea izan zuten. Sari banaketa Berako liburutegian egin zen abenduaren 16an. Saridunek beraien ipuinaren zati bat irakurri zuten eta aldi berean, ekitaldia aberasteko ipuin kontaketak izan ziren.

Lehen Hezkuntzak 3. eta 4. mailakoei zuzendutako A mailan 91 ipuin aurkeztu ziren eta hiru lehendabiziko sariak Beran gelditu ziren. Angilurta Lanz Solbesen «Baserritar argia», Miren Teiletxea Manterolaren «Tomate sorgindua» eta Idoia Bertiz Agirreren «Sorginen erratza» izan ziren ipuin saridunak.

B mailan (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak) 49 ipuin aurkeztu ziren. Hiru sariak Lesakako Arritxu Muxika Karrionen «Estutxe galdua», Berako Joseba Martinez Guerraren «Plist eta Plosten bizitza» eta Berako Irati Errandonea Zozaiaren «Orratz mingarria» ipuinentzat izan ziren.

D mailan (DBHko 1. 2. maila) 36 ipuin aurkeztu ziren. Berako Eider Pikabearen «Udaren bila», Lesakako Olaia Iantziren «Abenturen alde onak» eta Lesakako Maddi Tabernaren «Bortzirietako harri bitxiak» ipuinak izan ziren saridunak.

E mailan (DBHko 3. eta 4. mailak), azkenik, 51 ipuin aurkeztu ziren. Berako Amaia de la Cruz Etxegarairen «Asteburu bat», Igantziko Eider Sagastibeltza Pikabearen «Ikastola ez zait batere gustatzen» eta Berako Unai Rodriguez Kortaren «Espainiako gerra hasi aurreko asteak» ipuinentzat izan ziren sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun