Peio Martikorena Berako enpresaria otsailaren 2an hil zen

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 24a, 09:34
Bidasoaldean 500 langile enplegatzen dira Peio Martikorenak sortutako enpresetan. Urtean 40bat milioi euroko fakturazioa egiten dute. Artxibokoa

Conservas Martiko eta bertze hainbat enpresa sortu zituen

Peio Martikorena Alzuri Berako enpresaria otsailaren 2an hil zen, 60 urte zituela, eritasun larri baten ondorioz. 1945ean Iruritan sortu baldin bazen ere, ttikitan joan zen Berara familiarekin. Gazte mugitua izan zen eta 14 urterekin jatetxe batean hasi zen lanean. 16 urterekin iturgintza ikasketak egin zituen Frantzian eta Ternuara joan zen bakailu arrantzara. 1977an benta bat ireki zuen Ibardinen, iturgin lanarekin uztartuz. Abudo, ahate hazkuntzara lotu zen erabat eta 1988an Martiko sortu zuen Beran, ahatekiak egiten zituen familia lantegia. Sektore honetan, salmentan lehenbiziko postua lortu zuen Espainian eta bigarrena izokin eta amoarrain keztatuen sektorean. Berako hiru lantegiez gain, han eta hemen bertze lantegiak ireki ditu eta enpresa proiektu berrietan murgildua zegoen Martiko. Bidasoaldean 500 langile inguru enplegatzen dituzte Martikok sortutak enpresek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun