Agenda XXI Borotzirietako foroetan parte hartzen du

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 24a, 09:14
Pello ASTIZ Utzitako argazkiak

«Lesaka eta Beran trafikoaren arazoa gero eta larriagoa da»

Mugikortasunaren gaia landu zenean, batez ere Lesakan eta Beran, bi herri handienetan trafikoaren arazoa gero eta larriagoa dela ikusi zen, bai ikastetxeen inguruan baita bertze karriketan ere. Horren inguruan, Lesakan lehenagotik ere bilerak egin dira Udaletxeak deituta eta arazo hori dexente landu da. Eskualde osoari dagokion bertze arazo handi bat autobusena da. Irun eta Iruñarekin komunikazioa eskasa da eta hiru herri ttikienetara, Igantzi, Arantza eta Etxalarrera ez da ailegatzen autobus zerbitzu hori. Arazo hauei soluzioa emateko dirua nonbaitetik etorri beharko du. Adibidez, Lesakan bizikletendako karril batzuk egin behar badira, edo karrikak oinezkoendako bakarrik jarri behar badira, horrek bere gastuak ekarriko ditu. Politikoak horretarako daude, hori gestionatzeko eta dirua lortzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun