Agenda XXI Bortzirietako foroetan parte hartzen du

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 24a, 09:13
Patxiku IRISARRI Utzitako argazkiak

«Presio urbanistikoak etxebizitzen prezioek goiti egitea eragiten du»

Etxe berri aunitz egiten ari dira eta gure herrietan etxe aunitz hutsik daude. Hiri handietan gertatzen den gauza berbera gertatzen ari da herri ttikietan ere. Horiek nolabait probexteko kezka hori agertzen da. Irundik presio urbanistikoa dator. Beran eraikigarriak ziren terreno guziak betetzen ari dira, Lesakan ere etxebizitza aunitz egin gogo dira, Etxalarren Beheko Landako zelai gehienetan etxebizitzak eginen dira eta poliki-poliki Bidasoan goiti joanen da: gero Igantziri tokatuko zaio, Arantzari… Presio hori somatzen da eta presio horrek ekartzen du etxebizitzen prezio altuak eta bertako jendeak zailtasunak dituela etxea erosteko. Bertze aldetik, kultur arloan, Bortzirietako kultur agenda koordinatzearen beharra somatu zen. Herri batean antolatutako ekitaldietara herrikoak bakarrik joaten direla ikusi zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun