Agenda XXI Bortzirietako foroetan parte hartzen du

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 24a, 09:12
Pantaleon ERRANDONEA Utzitako argazkiak

«Etxe aunitz hutsik eta hondatzen ari dira eta halere etxe berriak egiten dira»

Etxebizitzaren inguruko gai eztabaidatu zenean nere kezka bat agertu nuen. Arantzako herrian badira etxe aunitz hutsak daudenak, erdi hondatuak eta halere, etxe berriak egiten ari dira nonahi. Ez ote zen hobe izanenen horietan sartzeko eta moldatzeko laguntza gehiago izatea? Etxe berriak egitea ongi dago beharrezkoa baldin bada, baina dauden horiek ez dira mantendu behar? Bertze aldetik, ingurumenarekin edo ondarea zaintzearekin zerikusia duen bertze arazo bat ere ikusten dut. Garai batean, Arantzako baserri gehienek bazuten bere kisulabea edo bere labaderoa eta horiek kasik erabat galdu dira. Batzuk zabortegi bezala erabiltzen dira. Gauza beretsua gertatzen da lehengo bideekin. Horiek mantentzeko eta ondorengoei erakusteko ezin da zerbait egin? Pena ematen dit galtzen ikusteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun