Agenda XXI Bortzirietako foroetan parte hartzen du

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 24a, 09:09
Belen COMPAYNS Utzitako argazkiak

«Osasun arloan bi komunitateren artean gaude, onerako eta txarrerako»

Osasun arloari buruzko foroan eztabaidatu genuenean, beti bezala, alde onak eta txarrak apuntatu genituen. Alde onari dagokionez, eskualde ttikia eta mugatua izaterakoan, jendeari tratamentu hurbila eskaintzen zaiola azpimarratu zen, jende gutti baikara eta azkenean denok elkar ezagutzen baitugu. Jendeak ongi erabiltzen ditu osasun zentruko baliabideak eta jendea gustora joaten da zentrora. Arazoei dagokienez, espezializatutako zerbitzuak kanpoan eta urrun daude. Bi komunitateren artean gaude, aitzinetik sinatutako akordio baten bidez Gipuzkoan atenditzen gaituzte, baina gure erreferentzia Iruña da. Honek gauza onak ditu, bi komunitateen artean aukeratzen ahal dugulako, baina gauza txarrak ere baditu, bertze arlo batzuetan akordiorik ez delako. Belate beti muga bezala ikusi dugu eta Gipuzkoarako joera daukagu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun