Laurehundik gora lagunek egin dute Mendi Itzulia

Nerea ALTZURI 2006ko uzt. 20a, 12:47
Laurehun lagunek Arantzako III. Mendi Itzuliak eskaintzen zituen inguru eta bistetaz gozatu ahal izan zuten maiatzaren 21ean, eguraldi ederra lagun zutela. Ekaitza Elkarteak eta Gazte Asanbladak hagit

Pasatu da aurtongoa ere. Joan den maiatzaren 21ean laurehun eta hogei lagunek Arantzako mendi itzulia egin zuten. Aitzineko bi edizioetan ez bezala, hirugarren honetan inguru eta paisaia ederrak ikusi dituzte mendizaleek eguraldia lagun. Gainetatik edo tontorretatik, herri kaxkoa begibistan, zinez gozatu dute aurtengo ibilaldia. Herriko, eskualdeko eta inguruko herrialdeetako jendea etorri da aurtengora. Batzuek aitzineko urteetako esperientzia magalean, eta bertze batzuek, ordea, lehen aldiz egin dute herriko mendi ibilaldia. Mendiaz gozatzeko modu aunitz daude. Hiru ordu baino guttiagoz eta laisterka egin duenik izan da aurtengoan... Bortz ordu eta bortz ordu eta erdi iraun du batzuen ibilaldiak... lasaiagoa izan da bertze batzuentzat. Nolanahi ere, sei ordu eta erdi pasatzea banazbertzekotzat jo zuten antolatzaileek. Gainaz-gaina ibili ondotik haize ufada indartsuei aurre eginez, herriko plazan oroigarri nahiz hamaiketakoa prest zituzten mendigoizaleek. Antolatzaileek hagitz balorazio positiboa egin dute edizioari buruz. Kontent gelditu dira, hurrengoa prestatzeko ilusioz. Bidenabar, lerro hauen bitartez egun hori aitzinera eramateko lagundu duten guziei eskerrak eman nahi dizkiete Ekaitza elkarteak eta Gazte Asanbladak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun