Ekainaren 10ean eginen da Berako Bigarren Kirol Eguna

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 18a, 11:28

Ekainaren 10ean Beran II. Kirolaren Eguna ospatuko da eta hainbat ekitaldi antolatu da. Goizeko 10:00etatik hasita egun osoan jarduera ezberdinak egiteko aukera izanen da. Goizez kirol erakustaldiak eginen dira eta parte hartzeko aukera ere izanen da: herri kirolak, saskibaloia, aerobica, ciclo indoor, orientazioa, futbola, ur-jarduerak… Eguerdian bazkaria izanen da eta ondotik, haur, gazte eta helduek herri krosean parte hartzeko aukera izanen dute. Argibide gehiagorako Toki Ona kiroldegiko bulegora joan beharko da edo bertara deitu, 948630215ra. Hortaz gain, Gure Txokoaren 75 urteurrena izanik eta Kirol Eguna probextu nahian, Gure Txokoa eta Beti Gazteko jokalari ohien arteko futbol partidu bat antolatu da. Parte hartu nahi duten Gure Txokako jokalari ohiek batzordeko norbaitekin harremanetan jarri beharko dute edo 948 630014ra deitu maiatzaren 31n, 19:30etatik 20:30era bitartean. Bertzalde, Gure Txokoako batzordeak, hurrengo egunetan 2006ko bazkide kuota kobratuko dutela gogoratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun