Joan den ekainaren 4an eta arratsaldez, herriko herri kiroletako neska mutilak Berroetako bestetan aritu ziren. Basaburua eta Igantzirekin batera erakustaldi polita egin zuten proba konbinatuan eta soka tiran. Ondotik merendua izan zuten eta musikarien doinuekin dantzan ere ikusi genituen frontoian. Seguru gaude herri kirol jolasetan lagun aunitz egin dituztela eta udan herriko besta ezberdinetan parte hartuko dutela.