Ertz Elkarteko kideek toki auniztan ari dira emanaldiak eskaintzen. Elkarteko bi kide orain Italian daude beraien proiektuak erakusten. Zehazki, aste honetan, ekainaren 12tik 16ra bitartean Iñigo Telletxea eta Xabier Erkizia Erroman izanen dira Ertz Italian Tour 2006 biran, kontzertuak, aurkezpenak eta bertze eginez. Bertzalde, azken urtetan Ertzek eta Kultur Batzordeak ekain hasieran antolatzen zuten “Ertz bertze musiken jaialdia” beranduago izanen da aurten, irailaren 16 eta 17an seguruenik.