Heldu den ortzegunera arte txupinazorik botako ez bada ere, Sanferminak girotzen hasteko aski asteburu mugitua heldu zaigu. Larunbatean, uztailaren 1ean, Tantirumairu dantza taldearen 25. urteurrena ospatzeko bazkari herrikoia izanen da 14:00etan Koxkontan. Musika bandak kontzertua eskainiko du 20:00etan. Plater tiraketa Illasmendin eta pilota partidak frontoian ere izanen dira. Igandea ez da gibelera geldituko. 11:00etan Euskadiko sokatira txapelketako finala jokatuko da lur gainean 640 kilotan, Osasundegiko gibeleko aldeko zelaian, Beti Gaztek antolatuta. 15:00etan AgiƱara auto igoera antolatu du laugarren urtez Eguzki Sport eskuderiak eta 19:30ean, Baztan-Malerreka-Bidasoako gazteen IX. trikitixa txapelketa eginen da plazan.