II. Kirolaren Eguna arrakastatsua

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 14a, 11:29
Utzitako argazkia TTIPI TTAPA

Ekainaren 10ean ospatu zen II. Kirolaren Eguna eta goiz goizetik jende aunitz ibili zen ekitaldi ezberdinetan. Goizeko 10etatik hasita eskubaloia, orienting proba, gimnasia erakustaldia, Tai-Chi, aerobic, ciclo indoor eta batuka egiten ibili ziren hurbildu zirenak. Zubiondon egindako bazkariarekin indarrak hartu ondoren, herri krossa, bizikleta itzulia eta gymkhana egin ziren. Egunari herri kirol erakustaldi batekin akabera eman zitzaion. Bertzalde, Gure Txokoaren 75. urteurrena aitzaki, Agerrako futbol zelaian Gure Txokoa eta Beti Gazteko jokalari ohien arteko partida jokatu zen, lesakarrek 1-2 emaitzarekin garaipena lortuz (argazkian). Esperientzia hain ona izan denez, partida gehiago egiteko asmoa agertu dute jokalariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun