BORTZIRIETAKO UDALETAN ONARTUKO DEN MANIFESTUA

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 14a, 11:10
Familia-zamak emakumezkoen ardura dira oraindik. TTIPI TTAPA

Bortzizietako udaletan onartzeko berdintasunaren aldeko manifestua aurkeztuko da. Idatzian ageri denez, emakumeak eta gizonak bizikide bagara ere, ez gara berdin bizi. Oraindik badira emakumeen nortasunaren garapena eta beraien parte hartze aktiboa eragozten duten jarrerak eta horregatik, sei helburu nagusi izanen ditu Berdintasunerako Planak: 1. Herritarrok desberdintasunaz kontzientzia hartu eta aldaketaren garrantziaz eta beharraz jabetu gaitezen. 2. Neurri zehatzak har ditzagun sexu-diskriminazioari aurre egiteko orduan. 3. Emakumeek euren eskubideen nahiz aukeren berri izan dezaten. 4. Emakumeen kopurua handitu dadin gure herriotako bizitza sozialaren alor guztietan. 5. Gure artetik, tratu txarrak ezaba ditzagun; eta 6. Gizonen eta emakumeen artean lana banatu dezagun hala kalean nola etxean. Patxiku Irisarri, Gizarte Zerbitzu Mankomunitateko presidenteak aipatu zuenez, plana gizarte osora hedatzeko asmoa dute eta horretarako baliabideak jarri beharko direla gogoratu zuen: «Aunitzetan horrelako planak aurkezten ditugu, baina hemen bistan da hauek aitzinera ateratzeko baliabideak jarri beharko direla. Udalek, behar bada hurrengo urteetan esfortzu handi bat egin beharko dute gai hauek aitzinera ateratzeko. Ez bakarrik udalek, baita bertze erakundeak eta Nafarroako Gobernuak ere badu zer erran eta baliabideak jartzeko konpromisoa hartu behar du, Gu geuk nahiko mugatua izanen baitugu, diru aldetik hau aitzinera ateratzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun