Iparraldeko Jokuetako txapeldunak erabaki ziren Orbaitzetako hirugarren jardunaldian

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 14a, 10:44
ttipi-ttapa

Xabi Sein igantziarra ingude eta lasto altxatzen irabazle izan zen

Uztailaren 2an Orbaitzetan jokatu zen Iparraldeko Joku Torneoaren hirugaren eta azken jardunaldia. Honenbertzez, sailkapen orokorra ere erabaki zen. Koxkor biltzen, Iñigo Lasaga etxalartarra izan zen bizkorrena Orbaitzetan. Baina txapelketa honetan, bi denborarik onenak kontuan hartzen direnez, Fernando Etxegarai beratarra izan da txapeldun, Iñigo Lasaga eta Patxi Irazoki igantziarraren aitzinetik. Ingude altxatzen, Xabi Sein igantziarra izan da irabazle, Carlos Sein anaiaren aitzinetik. Harrijasotzen, Xabier Igoa nagusitu da, Josetxo Urrutia leitzarraren aitzinetik. Lasto altxatzen ere Xabi Sein igantziarra izan da garaile, Iñaki Bereau, Carlos Sein eta Oskar Telletxea herritarren aitzinetik. Hain xuxen, Oskar Telletxea izan da txinga eramaten txapeldun, Garraldako Jon Iriarte, Aldatzeko Xabier Igoa eta Josetxo Urrutiaren aitzinetik. Zakularien lasterketan Berriozarrek irabazi zion Igantziri (Iñaki Bereau, Xabier Ariztegi eta Carlos Sein).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun