Arantza Rock 2006 abuztuaren 19an eginen da. Aurten Sorkun, Himen (beratarrak), Buitraker eta The Solanos taldeek emanaldia eskainiko dute. Urtero bezala kamisetak ere atera ditu Gazte Asanbladak egun hau iragarriz. Urte mordoxka pasa dira 1995az geroztik rock jaialdia antolatzen. Hasierako edizioa Aterpearen ekimenez izan zen eta hurrengo urtetik Gazte Asanbladak ardura hartu zuen. Hasierako lau edizioak Aterpeko aparkalekuan izan ziren eta ondorengo urteetan frontoian egin da jaialdia. 1998an eta 2003an ez bertze gainerako urteetan Rock Kontzertuak egin dira urtez urte. Bertzalde, Muxikoak iparraldeko dantzen ikastaroa antolatu du Gazte Asanbladak.