Arantza Rock musika jaialdi haundia abuztuaren 19an eginen da aurten

Nerea ALTZURI 2006ko uzt. 13a, 19:00
TTIPI TTAPA

Uztailaren erdira ailegatu gara. Aintzineko alean jakinarazi bezala, heldu den astelehenetik aitzinera, uztailaren 17an udaleku irekien denboraldia abiatuko da herrian Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ekimenez. Hameka haurrek izena eman dute eta Maitane Gartzia beratarra begirale lanetan ariko da gaztetxoekin. Abuztuaren 11ra bitarte ongi pasatzeko aukera izanen dute, euskaraz jostatuz eta herriari buruzko kontuak ikasiz. Astearte eta ortzegun arratsaldero arituko dira, 17:00etatik 20:00etara, guzira zortzi saio eginez. Kirola, eskulanak, ateraldiakā€¦ denetarik eginen dituzte aurten ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun