Uxua Emakume Taldeak, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin, bertze urte batez antolatu du Emakumearen Astea. Aurtengoan martxoaren 6tik 12ra izanen da eta urtero bezala hainbat ekitaldi izanen dira. Herriko emakumeek egindako eskulanekin osatutako erakusketak asteazkenean irekiko ditu ateak aste bukaeraraino. Egunero arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta asteburutan goizetan ere 11:00etatik 13:00etara ikusteko aukera izanen da. Duela gutti zineman ikusi ahal izan dugun «Princesas» (Fernando León) filma emanen da martxoaren 9an, ortzegunean 19:00etan Kultur Etxean 2 euroren truke. Mikel Salaberrik girotuta, ortziralean afaria eginen da Zubiondo Jatetxean. Afarirako izena emateko 012ra deitu behar da ortzeguna baino lehen eta menuaren prezioa 23 eurokoa izanen da. Hurrengo egunean, larunbatean, Ainhoa Arburua psikologoak «Resolución de conflictos» hitzaldia eskainiko du 19:00etan Kultur Etxean eta astea bukatzeko, igandean, Oihulari Klownen «Molestias clownicas» antzeslana ikusteko aukera izanen da 19:00etan Kultur Etxean. Sarrera 4 euroan eskuratu daiteke.