Iñaki Larralde lesakarra bigarren mailako finalean

Aitor AROTZENA 2006ko mai. 4a, 16:37
TTIPI TTAPA

ASPEko adarra irabazi du Arizmendirekin batera

Iñaki Larralde aurrelari lesakarrak eta Baxenafarroako Donamartiriko Arizmendik jokatuko dute bigarren mailako binakako txapeltaren final handia Asegarceko bikote irabazlearen aurka, otsailaren 27an Tolosan Aspeko adarrean nagusitu eta gero. Lesakarrak eta baxenafartarrak 22 eta 20 menderatu zituzten finalean Jon Apezetxea Goizuetako profesional berria eta Auxkin, gorabehera aunitz izan zituen lehia batean. Asegarceko adarrean, Mendizabal eta Iñaki Eskudero eratsundarrak, Arretxe II eta Beginoren kontra eta Saralegi eta Urrizelkik, Retegi Bi eta Mendizabalen kontra jokatzekoak zituzten finalerdiak eta finala larunbat honetan jokatuko dute Labriten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun