Zinegotzi berriak

Oskar TXOPERENA 2006ko api. 27a, 13:47

Martxoaren 3an egindako osoko bilkuran hartu zituzten euren karguak bi zinegotzi berriek. Aitzin horretan errana genuen Gema Sein eta Angel Urtxegi zirela bi dimisioek utzitako lekuak betetzeko hautagaiak. Karguak ez hartzeko asmoa adierazi zuten, ordea, eta hurrengo biak, Ana Sein eta Maria Jose Arburua, dira lantegi berrian hasteko kredentzialak bildu dituztenak. Heldu den urtean hauteskundeak izanen direnez, urtea pasatuxea daukate Herriko Etxeko nondik norakoez jabetzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun