Familia euskaldunetan egonaldiak antolatu dira aurten ere

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 16:32

Apirilaren 25a baino lehen eman behar da izena

Azken urteotan bezala, HABE erakundeak “Egonaldiak familia euskaldunetan” izeneko ekimena antolatuko du aurten ere, Euskal Herriko hainbat familiaren laguntzaz. Ekimen honen helburu nagusia euskara inguru euskaldun batean praktikatu eta bertako bizimodu eta kultura gertutik ezagutu nahi duten pertsonei famili euskaldun batean hilabeteko edo bi hilabeteko egonaldiak eskaintzea da.

Horretarako, udan euskara ikasten ari den jendea hartzeko prest dauden familia euskaldunak behar dira. Famili hauek zenbait baldintza bete behar dituzte. Egonaldiak hilabetekoak izanen dira guttienez, eta hilabete bakoitzean lagun bakarra hartu ahal izanen da etxean. Ikasleak 18 urtetik goitikoak izanen dira eta ikaslearentzako logela bat libre izan beharko du familiak. Gainera, egonaldia eskaintzen den hilabetean etxean, guttienez, hiru lagunek bizi beharko dute. Familiak, horren truke, 600 euro jasoko du hilabete bakoitzeko. Izena emateko epea apirilaren 25ean akautuko da eta horretarako inguru honetako Euskara Zerbitzuekin harremanean jarri behar da. Urrats euskaltegiaren 943 474447 telefonoan edo www.egonaldiak.net orrian ere informazioa eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun