Euskal irakaskuntzaren alde

Nerea ALTZURI 2006ko api. 25a, 16:25

Joan den martxoaren 25ean eskualde mailako “Eskolak Euskaldundu” kanpainaren barne eta arratsaldean ekitaldiak egin ziren bertako gazteek eta gurasoek antolatuta. Haur kuadrila batek jokuetan parte hartu zuen lehenik; merendua guraso elkarteak prestatu zuen eta gero sinadura bilketa egin zen. Azkenik hogeita hamarren bat lagunek Ekaitza elkartean afaldu zuten. Bertzalde, apirilaren 8an bertso kalejira egin zen Nafarroa Oinezen alde. Bertan, Jon Barberena eta Jon Elizetxe elizondar eta gartzaindar bertsolariek parte hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun