Aurre matrikula

Oskar TXOPERENA 2006ko api. 25a, 16:21

Ez da normalean Igantzin, bertze zenbait herritan gertatzen den bezala, arazo edo kezka haundirik izaten eskola aukeratzerako orduan. Herrian eskola bakarra izanik, aitzinetik jakiten da hurrengo ikasturtean zenbat haur berri hasiko den eskolan. Dena den, aurrematrikulazio kanpaina itxi berria denez, irailean Haur Hezkuntzaren lehenbiziko mailan hasiko diren haurren izenak emanen ditugu. Ongi orekatutako taldea izanen dela erraten ahal da, 5 neska eta 5 mutiko izanen baitira taldean: Ane Yanci, Xabier Muro, Aiala Mitxeo, Oier Etxarte, Oier Sein, Maren Etxenike, Joritz Eugi, Nimbe Urtxegi, Garazi Azpiroz eta Unax Arbelaitz. 6. mailan dauden 5 ikasleak Berara joanez gero, heldu den ikasturtean 54 haur izanen dira Igantziko Eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun