Martxoaren 15eko Nafarroako Boletinak ekarri zuen Orsak Igantzin ireki nahi duen lantegiari buruzko informazioa. Bertan paratzen zuenez, jendearen esku jartzen zuen Udalak espediente honi dagokion informazioa, nahi zuenak alegazioak egin ahal izateko, 15 eguneko epearen barrenean, hau da, apirilaren 1era arte. Epe hori akaututa, bi dira Orsaren lantegiaren espedienteari aurkeztu zaizkion alegazioak, bata Maria Luisa Etxeberria Madariagak sinatua eta bertzea Eduardo Migelena Legasak. Ilbeltzaz geroztik herrian egindako sinadura kanpainan bildutako 130 sinadurak daude itsatsita lehenbizikoari. Orain, alegazio hauei erantzun beharko die Udalak eta Nafarroako Gobernura zuzendu beharko ditu bai alegazioak eta baita bere iritzi edo txostena ere. Ondotik, Nafarroako Gobernuko dagokion departamentuak erranen du alegazioak bidezkoak diren ala ez.