San Fermin erretiratuen elkartea Lourdesera

Aitor AROTZENA 2006ko api. 25a, 16:14

Maiatzaren 5ean Lourdesera bidaia antolatu du San Fermin erretiratuen elkarteak. 7:30etan abiatu eta bidean gosalduko dute, norberak eraman duenarekin. Hori bai, ura eta ardoa elkarteak jarriko du. Lourdesen, santutegia bisitatu eta meza aditu ondotik, bazkaria izanen dute Florida jatetxean. Izen ematea maiatzaren 1a baino lehen egin beharko da, 17 euro ordainduta. Autobusean lekurik geldituko balitz, bazkide ez direnek izanen dute joateko aukera, 20 euro ordainduta. Bertze aldetik, maiatzaren 1ean araututako ibilaldia eginen dute jubilatuek. Aitzinetik izena eman eta 9:30etan egoitzatik abiatuko dira.Konbentutik Beheko Errotara joanen dira ibiltariak, konbentura fabrikako errepidetik itzuliko dira; Sumusua, Irubide Kastillobaitatik, Arratzubiko zubia, Matxitenea, Martxanpaita, Txakaingo zubia, Txakaingo iturria, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta Plaza Zaharretik barna, berriz ere egoitzara bueltatuko dira. Ondotik, hameketakoa eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun