Dantzaren Nazioarteko Eguna

Aitor AROTZENA 2006ko api. 25a, 16:13

Apirilaren 30an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, herrian dantzaren inguruan mugitzen diren pertsonak lanean ikusteko modua izanen da. Beti Gaztek antolatzen dituen ikastaro ezberdinetan (saltsa, dantza latinoak, sevillanak, batuka, dantza-jazz, ballet, euskal dantzakā€¦) 200 bat lagun eta Tantirumairu dantza taldean bertze ehun pasatuak ari direla kontuan hartuz, guziak bilduko dira egun honetan. 10:30etan dantza taldeen kontzentrazioa eginen da Plaza Zaharrean. Taldeak banatu eta saio laburrak eginen dituzte herriko xoko ezberdinetan. 12:30etan dantza saioa eginen dute berriz ere denak elkartuta plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun