Haurrak Herri Kiroletan

Oskar TXOPERENA 2006ko api. 25a, 13:52

Iaz hasi zuten igantziko haurrek herri kiroletako ibilbidea. Badira lantegi horretan Igantzik baino aunitzez eskarmentu gehiago duten herriak, Arantzak errate baterako. Lehenbiziko denboraldian alebinak aritu ziren bakarrik, nonbaitetik hastea baitzen kontua. Aurten hiruzpalau aste daramazkite herriz-herri lehiatzen izena eman duten 20 haurrek. Nafarroako Kirol Jolasetan parte hartzen ari dira bi mailetan: kirol konbinatuan ari dira alebinak eta infantilak sokatiran eta konbinatuan. Iazko denboraldia aurtengoa baino hobekiago hasi omen zuten, baina poliki-poliki hartuko diete neurria oraingoari ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun