Piszinetako lanetaz arduratzeko enkantea ireki du Udalak

Oskar TXOPERENA 2006ko api. 25a, 13:57
Musikaz beteriko arratsaldea izan zen martxoaren 22koa Igantzin. Izan ere, Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako partaideek bisitatu gituzten. 16:00etan kalejira egin zuten herrian barna eta ondotik

Zenbait berrikuntza badira aurtengo baldintzetan

Udaberrian sartuak gaudenez, udan egin beharreko zenbait lan enkantean ateratzeko tenorea ailegatu zaio Udalbatzari. Hortaz, azkeneko bilkuran ireki zuen epea piszinaren aurtengo denboraldiko lanetaz arduratu nahi dutenek eskaintzak Herriko Etxera eramateko. Apirilaren 12ra arte izanen aukera horretarako eta zenbait berrikuntza izanen ditu baldintza-pleguak. Errate baterako, lana hartzen duenak ez ditu orain arte bezala piszinak eta belarra zaindu beharko, albintea arduratuko baita lan horietaz. Hori dela medio, hasierako salneurria ere 1.000 eurora jaitsi egin da. Ostatua eta aldagelak zaintzea eta sarreretaz arduratzea izanen dira hartzen duenaren lanik garrantzitsuenak. Halere, informazio zuzen eta osatuagoa nahi duenak Herriko Etxean eskuratzen ahal ditu baldintzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun