Beti Gazteren batzarra

Aitor AROTZENA 2006ko api. 25a, 13:30

Martxoaren 10ean egin zuen Beti Gazte elkarteak urteko batzarra. Egia erranda, ez zen bazkide aunitz hurbildu egoitzara, elkarteak dituen 815etatik 15 inguru. Aurtengo aurrekontua iazkoaren bikoitza izanen da, 171.800 euro. Igoera hau bi diru-sailetan somatzen da batez ere: alde batetik futbol zelaian 50.000 euroko gastuak aurrikusi dira. Dagoeneko lan batzuk egin dira urte hasieran, argiteri berria jartzen. Bertze aldetik, jazz dantza eta gisako ikastaroetarako 40.000 euroko gastua aurrikusi da. Zuzendaritza batzordean, CaƱi Zayas idazkaritzan eta Jesus Mari Zapiain eta Diego Garibai mendi sailan sartu dira. Hilabetero haur eta gurasoendako mendi ateraldi errazak antolatzeko asmoa du elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun