Apirilean haur-parkea antolatu da

Aitor AROTZENA 2006ko api. 25a, 13:27

Programa honen barrenean, Aste Santuko oporraldirako bertze eskaintza izanen dute Bortzirietako haurrek. Izan ere, haur-parke bat paratuko da Irain eskolako pilotalekuan apirilaren 8 eta 9ko asteburuan eta Ortzegun Santutik aitzinera, apirilaren 13tik 22a arte, biak barne. Haur ttikienentzat txirrista-gunea, Altxorraren Uhartea, Ludoteka eta Piloten etxea izanen da eta koxkorragoentzat, Oihana, Futbol-ate puzgarria, eskalatzeko gune puzgarria, bi ping-pong mahai, bi futbol-mahai eta pintura tailerrak. Haur-parkea zabalik izanen da 16:00etatik 20:30etara eta prezioei dagokienez, arratsalde baterako 3 euro ordaindu beharko da; hamabi egunetarako txartela 25 euro eta hamabi egunetarako familia osoarentzat txartela 30 euro. Txartelak lortzeko, 012ra deitu eta han emanen dute informazio guzia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun