Drogomenpekotasunaren prebentziorako

Amaia eta Ainhoa 2006ko api. 25a, 13:13

Berako Udaleko Gizarte Gaietarako Batzordeak Askagintza eta Nafarroako Gobernuko Osasun Sailaren laguntzarekin Berako drogomenpekotasunaren prebentziorako plana aurkeztu zuen martxoaren 18an, duela urte eta erdi garatzen hasi zena. Aurkeztu plan hau, oraindik zirriborro bat bertzerik ez da, dokumentu hau egin daitezkeen aportazioekin birformulatu baitaiteke. Udalean aprobatu ondoren, seguraski argitaratuko da eta egindako azterketa CD batekin lagundu daiteke. Herriko egoeraren diagnostikoa elkarrizketa pertsonalizatu eta Berako agente ezberdinekin egindako talde-eztabaiden bidez garatu da. Musika Eskolan egindako aurkezpenean, eztabaida-taldeek soluzio batzuk planteatu zituzten: Nerabeei arlo ezberdinen inguruko informazioa emateko plan osotu bat edo lan-taldeak sortzea. Izan ere, azterketa lanaren arabera, Berako egoera ez da hain larria, baina bai kezkatzeko moduko momentuak eman daitezkeela. Honen aintzinean garatutako plana lau zutabetan oinarritzen da: normalizatzeko helburua, metodologia partehartzailea, planifikatutako prozesua eta herri estrategia. Bortz urtetako proposamen bat da eta programa ezberdinak aurkezten ditu: osasun heziketarako eta familia, hezkuntza eta herri mailako drogomenpekotasunaren prebentziorako programak. Horrela, nahiz eta programa hauek nagusiki nerabe eta gazteei zuzendu, familia eta herritar guztiei (guraso, enpresa, hostalari, irakasle, dendari, etab.) zuzenduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun