Narbarteko I. Mendi Martxa maiatzaren 18an eginen dute

Ttipi-Ttapa api 22, 10:30 Bertizarana   Narbarte

Herriko gazteek antolatuta, maiatzaren 18an, Narbarteko lehenbiziko mendi martxa eginen dute. 09:00etan plazatik aterako dira eta herriko kaskora igoko dira, gaur egun Oteixon (694 m) deiturikoa, baina herrian betitik Harrondoko peña edo haitza. Ondotik, bazkaria eginen dute eta apuntatzeko azken eguna apirilaren 28a izanen da.

Testua: Maite Bertiz.

Gaur hasi eta maiatzaren 3ra arte aurkezten ahal dira lanak Baztan-Bidasoko XXXVII. Bertsopaper Lehiaketan

Ttipi-Ttapa api 22, 09:00

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak XXXVII. aldiz antolatu dute Baztan-Bidasoko Bertso Paper Lehiaketa. Gaur hasi da lanak bidaltzeko epea, eta heldu den ortziralera arte, maiatzaren 3ra arte bidaltzen ahal dira lanak.