Baztan-Bidasoko turismo mapa berria aurkeztu du Uraren Bailarak-ek

Ttipi-Ttapa api 23, 17:30

Mapa berriak Baztan-Bidasoko herriak lotzen dituzten bizikleta bide eta mendi bide nagusiak biltzen ditu, baita Nafarroa Ezagutu Sareari atxikitako guneak eta ibilbideak ere

Narbarteko I. Mendi Martxa maiatzaren 18an eginen dute

Ttipi-Ttapa api 22, 10:30 Bertizarana   Narbarte

Herriko gazteek antolatuta, maiatzaren 18an, Narbarteko lehenbiziko mendi martxa eginen dute. 09:00etan plazatik aterako dira eta herriko kaskora igoko dira, gaur egun Oteixon (694 m) deiturikoa, baina herrian betitik Harrondoko peña edo haitza. Ondotik, bazkaria eginen dute eta apuntatzeko azken eguna apirilaren 28a izanen da.

Testua: Maite Bertiz.