Egitarau zabalarekin datoz aurten ere Narbarteko inauteriak

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 21a, 09:13
Haur eta gazteek ederki pasatuko dute egunotan Narbarten

Otsailaren 22tik 25era ospatuko dituzte

Aurten ere Narbarten inauteriak ospatuko dituzte, hainbat herritan bezala, otsailaren 22tik 25era bitarte. Herritarrek hainbat mozorro prestatu beharko dituzte. Adin guztietarako egitaraua eta otorduak izanen dira.

 

Otsailaren 22, asteazkena

• 16:00 herriko plazatik abiatuko dira herriko haur eta gurasoak baserrietan barna mozorroturik herriko musikariekin.

• Ondoren txokolatada plazan denendako.

 

Otsailaren 23, Ortzegun Gizen eguna

• 10:00 Eskolan elkartuko dira mozorroturik eta herriko etxeetan ibiliko dira akordeolariekin herria alaituz.

• 13:00 bazkaria.

• 16:00 haurrentzako jokoak (oilar harrapaketa....). Ondoren berendua denentzat.

 

Otsailaren 24a, ortziralea

• 21:00 Herriko afaria mozorroturik. Tartean mozorrorik onenen sari banaketa ere eginen dute.

• Ordu txikiak arte DJ Txingudiren eskutik dantzaldia.

 

Otsailaren 25a, larunbata

• 11:00 Gosaldu ondoren etxez-etxe ibiliko dira Itxaso eta Irune trikitilariekin alaituz herria.

• Ilunabarrean saskien zozketa eginen da. Zorte on denei.

Herritar guztiak animatu nahi dituzte inauterietan parte hartzera, «giro ederrean pasako ditugu aurten ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun