Asier Arretxea errugbilari narbartearrak Euskadiko selekzioarekin jokatu du

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 15a, 07:54
Asier Arretxea, Euskal selekzioarekin, Galiziaren kontrako partidan.

Horretaz gain, Nafarroako goi mailako jokalari izendatu dute, urtebeteko lesioaren ondotik

Nork erran behar zion Narbarteko Asier Arretxea errugbi jokalariari, urtebeteko lesioaren ondoren, Nafarroan goi mailako kirolari izendatu eta Euskadiko selekzioan aritu behar zuela? 

Iaz urtea beltz hasi zuen Narbarteko gazteak,  urte hasieran  belauneko lotailu edo ligamentuak hautsi eta 5 hilabetetaz geldirik egon behar izan baizuen. Gainera, ez zioten rugbian jarraitzeko esperantza handirik eman. Baina lan gogorraren ondorioz lesiotik errekuperatu eta ez hori bakarrik, errugbian jolasten ere hasi zen. Denboraldi honetan, Baztango Menditarrak BRT taldearekin Play Offean jokatzeko aukera izan zuen eta joan den urteko taldearen, alegia Ordiziako errugbi taldearen deia izan zuen Euskal Herriko lehen  mugarteko txapelketan aritzeko. Aukera ederki aprobetxatu zuen narbartearrak eta maila ona erakutsi zuen. Egindako entseiua  eta euskal selekzioaren deia izan ziren  bere lanaren emaitza. Azkenik,  ekainaren 4an Euskal selekzioak jokatutako Galeuskat rugby cup txapelketarako konbokatua izan zen. Bertan, euskal selekzioak Galiziaren aurkako norgehiagoka jokatu zuen. Euskaldunak nagusitu ziren 20-12ko emaitzarekin. Arretxeak, bigarren zatian jokatzeko aukera izan zuen. Gustura geratu zen erakutsitako mailarekin eta bizitako esperientziarekin. Gainera, harmailan lagunen babesa izan zuen Narbartearrak. Hori nahikoa ez eta Nafarroako Gobernuak, bertze hainbat kirolarekin batera Nafarroako goi mailako kirolari izendatu  du Asier Arretxea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun