erran.eus

80.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten iaz Bertizko Natur Parkea

  Gizartea  Bertizarana  Oieregi

Añeriko lorategiko lanak urte bukaerarako akitu eta publikoari ireki nahi diote

80.056 pertsonek bisitatu zuten 2015. Urtean Bertizko Jaurerriko Natur Parkea, maiatzaren 10ean parkeko patronatuak egindako bileran jakinarazi zutenez. Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariak parte hartu zuen bilera horretan.

80.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten iaz Bertizko Natur Parkea
Bertizko jauregia. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Bisitari kopuru horretatik %30 Nafarroatik bertatik hurbildutakoa zen, %60 estatuko bertze komunitateetatik etorria eta gainerakoak atzerritarrak. Bisitarien erditsua taldeko bisita gidatuetan etorri zen, halako 132 talde hurbildu baitziren Bertizera.

 

Añeriko lorategiaren egokitzea

Joan den urteko ekintzak aztertzeaz gain, aurten egiten ari direnak ere errepasatu zituzten bileran. Zehazki, Tenientxearen gibeleko aldean, lorategi botanikoaren eremutik kanpo dagoen Añeriko lorategiaren egokitze lanak urte bukaera baino lehen akitzea espero dute. Ondotik, publikoari zabalduko zaio. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa