erran.eus

Hamabigarren Bertizaranako Eguna arrakastatsua

  Gizartea  Bertizarana

Dozenara ailegatu da bailarako eguna, herrien arteko harremanak elkar lotzeko momentua. Hamabi urte igaro dira lehen aldiz Legasan Bertizaranari ohore egin zitzaio­netik eta aurten berriro hasi zen tokira itzuli da besta. Eguraldi pattala ez zen ara­zoa izan ekitaldiak aurrera eramateko, ekitaldi guztiak frontoian egin zituztelako. Gosaritik hasi, musa, bazkaria, haur jokoak, bertsolariak, trikitilari eta musikariek giro ederra jarri zuten. Erran beharra dago frontenis finalak Mugairiko frontoian jokatu zirela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa