Erregerenak dimisioa eman eta Joxe Etxart da alkate berria

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 17a, 13:41

Bi urte pasatu dira Bertizaranan udal talde berria lanean hasi zenetik. Geroztik, normalean izaten diren hasiera gogorrak gain­dituta, gai aunitz jo­rratu dituzte, bakoi­tzaren gora behera logikoekin.


Antonio Erregerena alkateak hu­rrengoari txanda eman dio arra­zoi pertsonalak direla eta. Bertizko Turismo Partzuergoan lehendakari ordea eta eskualdeko garapen ba­tzordeko presidente ere bada Erregerena, baina bi kargu horiek ere utziko ditu.
Maiatzaren 8ko udal batzarrean eman zuen erabakiaren be­rri eta hemendik aitzinera, Bilduko zerrendan hirugarren zen Joxe Etxart izanen da alkate berria eta Idoia Hernandorena lan taldean arituko den zinegotzia, lana garbi eta txukun egiten segitzeko asmoz eta gogoz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun