erran.eus

Joxe Mari Etxart da Bertizaranako alkate berria

  Gizartea  Bertizarana

Orain arte alkate izan den Antonio Erregerenak kargua utzi du «arrazoi pertsonalengatik»

Azken bi urte hauetan Bertizaranako alkate izan den Antonio Erregerenak alkatetza utzi du «arrazoi pertsonalengatik» eta Etxartek hartu du lekukoa. Bertizaranan hauteskundeak irabazi zituen Bildu taldearen zerrendan, hirugarrena aurkeztu zen Joxe Mari Etxart. Idoia Hernandorena da lantaldean sartu den zinegotzia.

2011ko maiatzean hauteskundeak irabazi ondotik, Bildu taldearen zerrendaburu aurkeztu zen Antonio Erregerena izan da orain arte Bertizaranako alkate. Orain, ordea, «arrazoi pertsonalak» tarteko, kargua utzi egin du. Bere ordez, zerrendan hirugarrena aurkeztu zen Joxe Mari Etxartek hartu du kargua eta bera da orain alkate berria. Idoia Hernandorena da lantaldean sartu den zinegotzia. Bertizaranako Bildutik adierazi dutenez, «lana garbi eta txukun egiten segitzeko asmoz eta gogoz» ari dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa