Hirigintza Plana onartu du Udalak

TTIPI-TTAPA 2013ko api. 18a, 10:02

Hasierako onespena eman dio

Bertizaranako Udalean egindako bilkuran, udal hirigintzako planaren hasierako onespena adostu zen martxoaren 14an. Plan honek zehazten ditu bailaran zeintzuk izan behar diren hirigintzari eta lurra­ren erabilerari dagokionez printzipio nagusiak.
Apirilaren 5ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Udal Hirigintza Plana eta Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterketaren dokumentazio guztia publikoki jakinarazi da hilabete bateko epean. Honela, interesatua dagoen edozein pertsonak, dokumentazio guztia aztertu eta dagokion alegazioak aurkeztu ahal izanen ditu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun