Legasako Kattalin aterpeak lotarako tokia eskainiko die 46 laguni

Martin BERTIZ 2012ko aza. 28a, 16:11
Kattalin aterpe berria. Martin BERTIZ

BKZ turismo zerbitzuak kudeatuko du datozen hamar urteetan

Azkenean iritsi zen eguna eta horrenbeste lan ondoren Kattalin aterpeak bere bideari hasiera emateko eguna ailegatu zen. BKZ turismo zerbitzuak kudeatuko du datozen hamar urtetan. Azaroaren 24an, larunbatarekin izan zen irekiera eta bide batez Santa Katalina eguna ospatu zen.
 
Eguna gosariarekin hasi zuten, segidan 11:00etan laxoari buruzko hitzaldia egin zen, eguerdian aterpearen inagurazioa, luntxa eta aterpearen ate irekiak izan ziren bertaratutakoak aterpea ikus zezaten. Ondoren bazkaria aterpean bertan izan zen. Arratsaldean hau­rrendako jokoak izan ziren. Afaltzeko taloak izan ziren aterpetxean.
 
Igandean fededunek hitzordua izan zuten goizeko 11:00etan elizan eta eguerdian Arotxan bazkaria izan zen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun