Udazken honetan hasiko dira Legasa eta Narbarteko depuradora egiten

Ttipi-Ttapa 2012ko abu. 27a, 12:49

Gobernuak premiazkotzat jo du depuradora lehenbailehen egitea

Nahitaezko desjabetzarekin bada ere, Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo du Legasa eta Narbarteko ur hondakinak bilduko dituen depuradora egiteko ondasunak eta eskubideak okupatzea. Gisa honetara, 2013rako depuradora mar­txan eduki nahi du. Aixtondoko parajean eraikiko da depuradora berria, industria-gunean.

Nahitaezko desjabetzarekin bada ere, Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo du Legasa eta Narbarteko ur hondakinak bilduko dituen depuradora egiteko ondasunak eta eskubideak okupatzea. Gisa honetara, 2013rako depuradora mar­txan eduki nahi du. Aixtondoko parajean eraikiko da depuradora berria, industria-gunean.

Azken orduko aldaketarik ez bada, depuradora egiteko lanak udazken honetan hasiko dira eta urtebeteko epea izanen dute akitze­ko. Instalazioa martxan paratzen eta probak egiten bertze bi hilabete joanen direla aurreikusi dute. Bigarren fa­sean Oieregi eta Oronoz-Mugairi ere batuko dira proiektura.

Nafarroako Gobernuaren arabera, obrak lehenbailehen egitea «ezinbetzekoa» da «in­gurumenaren aldetik gaur egungo hondakinen isuriak sortzen dituen arazoak ahalik eta az­karren konpontzeko». Nonbait, ez dira behar bezala arazten edo garbitzen ur zikinak. Depuradora eta plantara lotuko dituzten bi kolektoreez gain, ponpaketarako putzua ere eraikiko da.

Lan hauek guztiak egiteko 2,37 milioi euroko aurrekontua onartu du Gobernuak. Ho­rren %80 Nafarroako Gobernuak bideratuko du eta gainerako %20a nafarrek ordaintzen duten ur kanonaren bidez, azken hau NILSA enpresa publikoak kudeatua.

Gaur egun, Legasa eta Narbarteko ur zikinak bi hobi septikotara bideratzen dira, eta behin depuradora mar­txan paratuta, bota eginen direla adierazi du Gobernuak.

Narbarteko ura 2.575 metroko kolektore baten bitartez garraiatuko dute depuradorara eta Legasakoa 150 metroko bertze kolektore batekin.

Sunbillakoaren antzekoa

Berriki antzeko depuradora bat eraiki du NILSAk Sunbillan, eta udaberri honetan paratu zuten martxan. Hasiera batean, eskualde guztirako depuradora bakarra egitea aurreikusi zuen NILSAk, baina Bidasoa ibaia maiz gurutzatu behar izateak bi proiektu egitera behartu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun