Gauza ezaguna da joan den urtean udalak pisu bat erosi zuela Narbarten. Etxebizitza oso-osorik moldatu zuten eta orain salgai jartzea erabaki dute. Hori dela eta, jendea etxebizitza ikustera etortzea nahi du Udalak eta hortarako ate irekien eguna antolatu dute, jendeak ikus dezan etxebizitza nola gelditu den.
Horrela, bada, interesatuta daudenak urtarrilaren 14an, goizeko 09:00etatik 11:00etara bertaratu daitezke. Norbaitek ezin badu joan, udaletxera deitzea bertzerik bertzerik ez du. Telefonoa hauxe da: 948592018.
Neguko erreketaz bilera
Urtarrilaren 14an, goizeko 11etan, neguko erreketen inguruko hitzaldi informatiboa eginen da Udaletxean. Urtero, gaizki egindako erreketekin suteak sortzen dira, eta holakorik ez izateko, hitzaldia ematera etorriko dira. Bertaratuko direnak, suhiltzaileak, oihantzainak eta EPRIF erakundekoak (erreketak babesten dituen taldea).