Azken hamarkada hauetan ez da aldaketa haundirik izan biztanle kopuruan

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 14a, 17:16
Goiko argazkian Bertizaranako bazterrak ikus daitezke. Behekoan 1900tik 2010era biztanleriak izan duen bilakaera, beti ere, INEren arabera. Utzitako argazkia

1920. urtean 936 biztanle zituen Bertizaranak

Hiru herriz osatutako bailarak, Narbarte, Legasa eta Oieregi, bere izena Bertizaranako jaurerritik hartzen du. Gaur egun hiru kontzejuz osaturik dago eta bailarako alkatea Antonio Erregerena (Bildu-koa) da.

Bere lur eremua 40 kilometro koadrokoa da eta itsasotik 136 me­trotara dago. Bertizaranako biztanle kopurua, berriz, 647koa da. Azken hiru hamarkadatan biztanleria manten­tzen ari dela erran daiteke, baina hala ere, joera hori beheitiranzkoa da.

INE Estatistika Institutu Nazionalaren zen­tsoko datuei erreparatuz gero, 1920 izan zen biztanle kopururik altuena, 936 bizilagunekin eta exkaxena 1981ean, 607 biztanlerekin. Ondoko taulan 1900az geroztik biztanleriak izan duen bilakaera ikus daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun